Zer abantaila ditu inbertsiogilearentzat “Business Angela” izateak?
“Business Angelak” finantza-irizpideen bitartez inbertitzen du, eta, mozkinak ez ezik, enpresa-esperientzia arrakastaz igortzeko poztasuna ere lortzen du. “Business Angels” prozesuan, inbertsioaren errentagarritasunarekin lotuta ez dauden input positibo ukiezinak daude, hau da, ezaugarri eta esperientzia desberdinak dituzten pertsonen arteko elkarreraginaren emaitza dira. Hain zuzen ere, helburuak partekatzen dituzte, proiektua garatzeko asmoz.
BAN Euskadik honako zerbitzu hauek eskaintzen dizkie inbertsiogileei:
- 1. “Business Angelarentzako” balio-proposamena:
- Bere inbertsio-profilera egokitzen diren eskualdeko “deal flowak” eskuratzeko aukera edukitzea.
- Ustezko proiektu erakargarrien datu-baseetan sartzea.
- Inbertsiorako foroak eta elkarteak antolatzea.
- “Business Angelak” sindikatzea.
- Berripaperak, aldizkariak, newsletterrak… argitaratzea.
- 2. “Business Angelaren” eskubideak:
- BANen aurretiazko informazioa jasotzea bere interesekin bat datozen proiektuei buruz.
- BANek gonbidatzen badu, inbertsio-prozesu guztietan parte hartzea.
- BANek inpartzialtasunez jokatzea jarduketa guztietan.
- BANen jarduera-mailari buruzko informazioa jasotzea.
- Foro eta ekitaldietan parte hartzea.
- 3. “Business Angelaren” betebeharrak:
- “Business Angelen” eta sustatzaileen arteko harreman guztiak agirietan azaltzea.
- Parte hartu nahi izanez gero, proiektuen isilekotasun-hitzarmenak sinatzea.
- Emandako informazioa isilpean erabiltzea.