Business Angels Network Euskadi
castellano | euskara

Abantailak eta desabantailak

Hona hemen "Business Angela" finantzabide edukitzean lortutako abantaila nagusiak:

  • Enpresari finantziazioa ematen diote.
  • Ohiko kreditu-erakundeek baino arrisku handiagoa hartzen dute, eta arrisku zein mozkin handiko inbertsioak bilatzen dituzte. Hori dela-eta, sektore berritzaileetan inbertitu ohi dute, oro har finantziazio-iturriak aurkitzeko zailtasunak dituztelako. Goi-teknologiaren edo bioteknologiaren sektoreez ari gara, esaterako.
  • Euren enpresa-esperientzia dute. Sarritan, aholkulariak ere badirenez, jakintza transferitu eta aberastasuna sortzen da.
  • "Business Angel" batzuek helburu finantzarioak eta sozialak lortu nahi dituzte, euren erkidegoaren onurarako.
  • Azterketa-kostuak gutxitu egiten dira (ez da due diligence osoa egin behar).
  • Zenbait BA batu daitezke inbertsio-taldea osatzeko. Horrela, arriskua banatuko lukete eta balio handiko esperientzia ugari eskainiko lizkiokete hedatzen ari den enpresari.

Honako hauexek dira desabantailak:

  • Jabetza disolbatuko da, finantziazioa lortzeko.
  • Ez da erraza "Business Angel" egokia aurkitzea.
  • Kontrola galdu daiteke zenbait erabaki estrategikotan.
  • Enpresak akzio-partaidetzaren zati bat saldu behar du. Akziodun batzuek ez dute kanpoko inbertsiogileek parte hartzerik nahi.
  • Inbertsiogilearentzako arriskua handia da, enpresan gutxiengodun partaidetza badu, kontrola oso mugatua izango delako eta oso zaila izango delako saltzea.
  • Baliteke "Business Angelaren" eta gerentearen arteko harremana ona ez izatea.

Gran Vía, 50 - 5º · 48011 Bilbao
Tel.: (+34) 944 00 28 00 · Fax: (+34) 944 00 28 51

© Business Angels Network Euskadi. Eskubide guztiak erretserbatuak.
 

Desarrollado por Derten