Business Angels Network Euskadi
castellano | euskara

Zer abantaila ditu "Business Angelaren" bidez finantzatzeak?

Geure enpresa edo proiektua "Business Angelen" bidez finantzatzen baditugu, abantaila asko lortuko ditugu. Horren adierazgarri, honako hauexek aipatuko ditugu:

  • Finantziazioa ez ezik, jarraitu beharreko estrategiari buruzko aholkularitza ere eskaintzen digute. Horrez gain, esperientzia partekatu eta nola erabili irakasten digute, gure negozioari ahalik eta etekin handiena atera ahal izateko.
  • Arrisku-kapitalaren sistema formalak osatzen dituztenez, euren agerpena areagotzen dute.
  • Euren inbertsioen bidez, batzuek helburu finantzarioak eta sozialak lortu nahi dituzte. Erkidegoarentzat "onuragarria den" ”Business Angelen” kapitalaren kontzeptua ikaragarri bultzatu da azken urteotan, AEBetan.
  • Ezaugarri pertsonalen arabera, "Business Angelak" negozioan duen inplikazio-maila kasu bakoitzean desberdina denez, kontuan hartu beharreko irizpideetako bat da, proiektu bakoitzerako "Business Angela" izateko hautagaiak aukeratzen direnean:
    • "Business Angel" batzuek inplikazio handia eduki nahi dute euren inbertsioaren helburu den negozioaren abioan. Beste batzuek, ordea, aholkulariak baino ez dute izan nahi.
    • Beste "Business Angel" batzuek ez dute inolaz ere inplikatu nahi eta aholkularia izendatzen dute, euren izenean aholkatzeko.
    • Beste "Business Angel" batzuek zenbait konpainiatan inbertitu dezakete. Beste batzuek, ordea, epe luzerako proiektu bakarrean inbertitu nahi dute.
  • Azterketa-kostuak gutxitu egiten dira (ez da due diligence osoa egin behar).
  • "Business Angelek" betiko kreditu-erakundeek baino ikara gutxiago diote arriskuari. Beraz, arrisku eta mozkin handiko inbertsioak bilatzen dituzte. Hori dela-eta, hasierako etapetan edo sektore berritzaileetan inbertitu ohi dute, oro har finantziazio-iturriak aurkitzeko arazoak dituztelako. Goi-teknologiaren edo bioteknologiaren sektoreez ari gara, esaterako.
  • Zenbait "Business Angel" batu daitezke inbertsio-taldea osatzeko. Horrela, arriskua banatuko lukete eta balio handiko esperientzia ugari eskainiko lizkiokete hedatzen ari den enpresari.

Gran Vía, 50 - 5º · 48011 Bilbao
Tel.: (+34) 944 00 28 00 · Fax: (+34) 944 00 28 51

© Business Angels Network Euskadi. Eskubide guztiak erretserbatuak.
 

Desarrollado por Derten