Zer zerga-tratamendu dute "Business Angelek"?
Gaur egun, "Business Angelek" egindako inbertsioen zerga-tratamendua berrikusten ari dira, horrelako inbertsioetan tradizio handiagoa duten herrialde anglosaxoietako tratamenduarekin bateratzeko.
Gaur egun, honako hiru zerga-tresna hauek hartu behar dira kontuan "Business Angelak" egindako inbertsioetan:
- 1. PFEZ: jasotako dibidenduak zerga-oinarriaren zati erregularrean integratuko dira (PFEZri buruzko Legeko 23.1. artikulua). Era berean, dibidendu guztien %40ko kenkaria ezarri ahal izango da ordaindu beharreko kuotan (PFEZri buruzko Legeko 66. artikulua). Desinbersioa egitean:
- POSITIBOA bada: urtebetetik gorako epealdian sortutako gainbalioa oinarriaren zati berezian zergapetuko da.
- NEGATIBOA bada: inbertsiogileak PFEZ aitorpenean konpentsatu ahal izango du ondare-galera.
- 2. ONDARE ESKUALDAKETEN ETA EGINTZA JURIDIKO DOKUMENTATUEN GAINEKO ZERGA: ez dira zergapean egongo (dena dela, Balio Merkatuei buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legeko 108.2. artikuluan ezarritako salbuespena hartuko da kontuan).
- 3. ONDAREAREN GAINEKO ZERGA: ez dira zergapean egongo, honako baldintza hauek guztiak betetzen badira:
- Sozietatearen jarduera nagusia ondare higigarria edo higiezina kudeatzea ez izatea.
- Sozietatea sozietate gardentzat ez hartzea.
- Gutxienez inbertsiogileak %15eko partaidetza edukitzea kapitalean.
- Gutxienez inbertsiogileak %15eko partaidetza edukitzea kapitalean.