Zer da "Business Angela"?
Inbertsiogile pribatua da, eta esperientzia handia dauka kudeatzaile edo sustatzaile moduan. Kudeaketan inplikatzen da, bere jakintza nahiz harremanak eskaintzen ditu eta 25.000 eta 250.000 euro arteko inbertsioa egiteko prest dago, proiektua interesgarria iruditzen bazaio.
Enpresa-bizi aktiboko sustatzaileak dira sarritan, eta euren lanbide-esperientzia eta kapitala inbertitzen jarraitu nahi dute, ekimen berrietan nahiz garapen-bidean dauden ekimenetan.
Tokian tokiko inbertsioak egiten dituzte hazteko gaitasuna duten enpresetan. Aldi berean, proiektua ikuskatzeko, kudeatzeko eta bilakatzeko laguntza eskaintzen dute.
Hona hemen "Business Angelen" jatorria:
- Tokian tokiko beste negozio batean inbertitu edo, sinergiak ezartzeko asmoz, euren negozioa beste batekin elkartu nahi duten enpresariak izan daitezke.
- Aukera berrietan dibertsifikatu nahi duten inbertsiogileak izan daitezke.
- Ohiko inbertsioetan baino errentagarritasun handiagoa lortzeko asmoz, euren dirua garapen-bidean dauden negozioetan jarri nahi duten inbertsiogileak izan daitezke.
- Diru-sarrera gehiago erdiesteko asmoz, enpresa txikiei aholkuak eman nahi dizkieten exekutiboak izan daitezke.
- Proiektu berrietan inbertitzeko eta euren inbertsioa kontrolatzeko asmoz, proiektu berrietan ekarpenak egin nahi dituzten enpresari edo exekutibo erdi erretiratuak izan daitezke.
- Ibilbide profesionalaren bila dabiltzan exekutiboak izan daitezke. Lan egiten duten bitartean, euren baliabideak eta esperientzia inbertitzen dituzte gero kontratatu ahal izango dituen enpresa batean.
- Enpresa-munduan jarraitu nahi dutenez, baliabideak dauzkaten erretiratuak izan daitezke (euren adina edozein dela ere).
Azken urteotan, beste era bateko "Business Angelak" sortu dira:
- Negozioa erosi eta bakarrik zuzendu beharrean, inbertsiogile gazteek beste batzuen ideia onen batean inbertitu eta elkarrekin lan egiten dute negozioa garatzeko. "Business Angel" gazteak oinordetzaren arazorako irtenbidea izan daitezke.
- Egindako lanagatik soldata baino ordain handiagoa lortu nahi duten aholkulariak izan daitezke. Hori eginez gero, aholkulariek badakite euren aholkuek eragin zuzena edukiko dutela euren finantza-posizioan.
- Onbideratutako enpresak izan daitezke. Hain zuzen ere, euren sistemak, harremanak, denbora eta dirua inbertitzen dituzte, beste enpresa batzuei hazten eta sendotzen laguntzeko.
Pertsonak, sustatzaileek, esperientzia eta baliabide ekonomikoak behar bezala bateratuz gero, arrakasta lortzeko eta aurreikuspenak gainditzeko aukerak handiagoak izango dira.