Business Angels Network Euskadi
castellano | euskara

Ongi etorri BAN Euskadiren web gunera

BAN EUSKADI euskal enpresarien ADEGI, CEBEK y SEA, elkarteek sustatutako ekimena da, eta Euskadin enpresa-proiektu berrien eta, batez ere, proiektu berritzaileen eta/edo teknologikoen sorrera bultzatzea du helburu.

Horretarako, BAN EUSKADIk elkargunea eta konfiantzarako zein isiltasunerako esparrua sortuko ditu, sustatzaileak eta inbertsiogileak edo Business Angelak harremanetan jartzeko, prozesua gardena izateko, garapenean laguntzeko eta, azkenean, enpresa-ekimenerako inbertsioa lortzeko.

Horrez gain, zabalkunde eta sentsibilizazio jarduerak egiten ditu, enpresen sorreraren bultzatzaileak diren Business Angelen inguruan eta ekintzailetzaren balioek gizartean duten garrantziaren inguruan. Bestetik, prestakuntza eta esperientzia-trukea ere sustatzen ditu.

Ekimenak beste finantzabide batzuk osatu nahi ditu, askotan enpresa-proiektu berrietara iristen ez direlako, hasiera zein garapen faseetan, batik bat. Gainera, oso une erabakigarrian lagundu nahi die proiektuei, hazkuntza-ahalmen handiko enpresen sorrera eta jarraipena bermatzeko.


Nola izan “Business Angela“
¿ Bussiness Angela behar duzu?

Gran Vía, 50 - 5º · 48011 Bilbao
Tel.: (+34) 944 00 28 00 · Fax: (+34) 944 00 28 51

© Business Angels Network Euskadi. Eskubide guztiak erretserbatuak.
 

Desarrollado por Derten