Business Angels Network Euskadi
castellano | euskara

Nola aurkitu BA?

"Business Angel" isolatuak oso kasu zehatzetan du zentzua, taldearen ahalmen handiena BAN sareetan antolatzen direnean lortzen delako: "Business Angel Network". Horra hor BAN EUSKADI.

Proiektuetan, "Nola dabilen BAN Euskadi? (informazio orokorrean)", azaldu dugunez, sustatzaileek ez dute euren enpresa-proiektuaren ezaugarrien araberako "Business Angela" bilatu behar, BANen esperientziak balio erantsi handiko zerbitzua eskaintzen dielako sustatzaileei. Sustatzaileak, hain zuzen ere, "Business Angelekin" jarriko dira harremanetan, eta behar bezala aurkeztuko ditu enpresa-proiektua zein aukerak.

Proiektuak zuzenean edo enpresarien elkarteen bidez (Cebek, Adegi eta SEA) edo erakunde laguntzaileen bitartez (CEEI, garapen-agentziak, zentro teknologikoak, unibertsitateak, finantza-erakundeak…) sartzen dira BAN Euskadin. Guzti-guztiak "Zentro laguntzaileak" atalean agertzen dira (informazio orokorrean). Berrikusitakoan, tutorea esleituko zaie, eta prozesu osoan zehar lagunduko die sustatzaileei.

Proiektuak normalizatu eta aztertu egingo dira. Egokiak badira, proiektuaren ezaugarrietara egokitzen den inbertsiogilea bilatuko da. Une oro, erabat isilpekoa izango da prozesua.

Gran Vía, 50 - 5º · 48011 Bilbao
Tel.: (+34) 944 00 28 00 · Fax: (+34) 944 00 28 51

© Business Angels Network Euskadi. Eskubide guztiak erretserbatuak.
 

Desarrollado por Derten