Business Angels Network Euskadi
castellano | euskara

BAren eta arrisku-kapitalaren arteko aldea

Hona hemen arrisku-kapitaleko inbertsiogileetatik bereizten dituzten ezaugarri nagusiak:

  • Euren dirua erabiltzen dute. Arrisku-kapitaleko enpresek, ordea, hirugarrenen baliabideak inbertitu ohi dituzte (inbertsiogile instituzionalak, finantza-erakundeak, enpresak…).

  • Oso ohikoa da euren bizilekutik hurbil dauden eremuetan inbertitzea.

  • Inbertitutako zenbatekoak arrisku-kapitaleko erakundeek eragiketa bakoitzean sartzen duten batezbestekoa baino askoz txikiagoak dira.

  • Enpresako bizitzako etapa goiztiarragoetan sartzeko prest daude.

  • Desinbertsioaren inguruko kezka berbera den arren, arrisku-kapitaleko inbertsiogileek baino egonarri handiagoa dute.

  • Ez dituzte arrisku-kapitaleko inbertsiogileek egingo lituzkeen bezain azterketa xeheak egiten (due diligence).

  • Arrisku-kapitaleko erakundeek baino errentagarritasun txikiagoak onartzen dituzte.

  • Euren inbertsio-erabakietan finantzarioak ez diren arrazoiek edo beste era batekoek izan ditzakete eragina (euren bizilekuko garapen ekonomikoa, poztasun profesionala, familia-arloko lotura...).

 Aldeak

Gran Vía, 50 - 5º · 48011 Bilbao
Tel.: (+34) 944 00 28 00 · Fax: (+34) 944 00 28 51

© Business Angels Network Euskadi. Eskubide guztiak erretserbatuak.
 

Desarrollado por Derten